TXERRIBODA 2015

Hernaniko Euskal Jaien barruan, Txerriboda eta Sagardo Fes­ta egingo ditu Hernaniko Arraun Elkar­teak, Gipuzkoako Sagardogi­leen Elkar­tea­ren eta Basatxerriren pruduktuekin, lehen aldiz. Atsegindegin izango da jaia, irailaren 18an eta 19an, eta bertan, afariak eskainiko dituzte bi egunetan. Hala,  Basatxerri burualdea, txorizoa, saltxitxak, hanburgesak eta entsalada egongo dira aukeran; sagardoarekin batera dastatzeko.  Giroa alaitzeko, bertsolariak, bideo emanaldiak, ergometro probak eta beste ezusteko batzuk egongo dira.

Herri bazkaria ere antolatuko dute larunbat horretarako. Bazkarirako txar­telak hainbat tabernetan egongo dira salgai. Helduentzako menuak 18 euroko prezioa izango du, eta honakoa izango da: Marmitakoa, Basa­txe­rri xolomo burua pikillo piperrekin, Idia­zabal gazta menbrilloarekin eta sagardoa. Haurren menuak, berriz, 10 euro balioko du: Basatxerri txorizoa, Ekain hanburgesa, baserriko izozkia eta ura.

Animatu eta etorri jaiaz gozatzera!