Ainhitze Kalonje arraunlaria eta Malen Oiarzabal patroia sukaldean aritu dira, Zigor Iturrietarekin.

image
Ainhitze eta Malen, 'Txoriene' saioan. (Argazkia: Estitxu Zabala)

ETB 1 telebista kateko Txoriene sukaldaritza saioan egon dira Hernaniko traineruko kideak.Grabaketa saioa egin dute jada, Miramongo estudioetan, baina telebistan ikusteko aukera irailaren 21ean izango da, 15:00etan. Ainhitze Kalonje arraunlaria eta Malen Oiarzabal patroia aritu dira sukaldean, Zigor Iturrieta aurkezlearekin batera. Gainontzeko taldekideak ere saioaren grabaketan egon dira, zuzenean jarraitzen, eta bertako belardira eraman dute Maialen trainerua.

Arraunlariak sukaldean nola moldatu diren jakiteko, itxaron egin beharko duzue, ea zer iruditzen zaizuen prestatutako menua! On egin!

image
Traineru eta guzti joan dira Miramonera Hernaniko kideak.