image
Bederatzigarren jardunaldian, Zarautz-Getariaren atzetik eta Donostiarraren aurretik helmugaratu zen Hernani -Iparragirre Sagardotegia. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

Gipuzkoako VI. Traineru Ligako hamargarren eta azken jardunaldiaren txanda izango da datorren asteburuan. Hernaniko ‘Maialen traineruak seigarren postua bereganatu nahi du, Aurreko jardunaldian Ondarroan egindako lana berdinduz. Zehazki, Colindresen (Kantabria) jokatuko du estropada Hernaniko ontziak, larunbatean, 18:30ean. Bederatzi traineru arituko dira nor baino nor.

Autobusean joateko aukera
Autobusean joango dira Colindresera Hernaniko taldekideak, eta interesa duenak beraiekin joateko aukera izango du. Autobusa 14:00etan irtengo da, Biteri ondoko autobus geltokitik, eta joan nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du, hernani.arrauna@gmail.com posta elektronikora idatziz edo 628 120 068
telefonora deituz (Xabi). Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek 5 euro.