Pasaiako eta Donostiako jardunaldiak Gipuzkoako Ligarako puntuagarriak izango dira. 

Maialen, Pasaian entrenatzen
Hernaniko trainerua, Pasaiako entrenamendu saio batean. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/Hernaniko Arraun Elkartea)

Euskotren Ligako sailkatze estropadak jokatuko ditu Hernani-Iparragirre Sagardotegiak, datorren asteburuan. Gipuzkoako VI. Traineru Ligan parte hartzen ari da Hernaniko traineru berdea, lehen aldiz, eta Euskotren Ligako sailkatze estropada horiek ere Gipuzkoako ligarako puntuagarriak izango dira.

Larunbatean Pasaian izango da jardunaldia, 18:00etan, eta La Caixa bandera egongo da jokoan. Igandean, berriz, Donostiako Kontxako badian arituko dira traineruak, 12:00etan, eta IV. Eusko Label bandera etxeratuko du azkarrenak.

Honakoak izango dira Maialenen aurkariak: Donostiarra-Arraun Lagunak 50, Cabo, Hibaika, San Juan, Orio, Zarautz-Getaria eta Zumaia.

Gogor entrenatzen ari dira Hernaniko arraunlariak, euren bertsiorik onena agertzeko asmoz!