image

Postua jarri zuen klubak San Juan jaien barnean, joan den larunbatean. Bertan, kamisetak, pegatinak, errifak, pintxoak, sagardoa eta garagardoa izan zituen salgai, eta oso erantzun ona jaso zuen hernaniarren aldetik.

Saldutako errifen bidez, bi bazkari bikoitz zozkatu zituen klubak, bata Iparragirre sagardotegian, eta bestea, Diametro 200 jatetxean; biak ere traineruaren babesleak. Honakoak dira zenbaki sarituak:

-Iparragirre: 2054
-Diametro 200: 1142