Gipuzkoako VI. Traineru Ligaren barnean, lehen bi jardunaldiak jokatu ditu Hernaniko ontziak, seigarren eta zazpigarren postuan geratuz. 

Zarautz, Gipuzkoako VI. Traineru Ligako bigarren jardunaldia
‘Maialen’, Zarauzko uretan jokatutako estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/Hernaniko Arraun Elkartea)

Gipuzkoako VI. Traineru Ligaren barnean, lehen bi jardunaldiak jokatu ditu momentuz Hernanik, seigarren eta zazpigarren postuan geratuz. Hasiera txukuna eman dio traineru berdeak ligari, eta lehen estropada bigarrena baino hobea atera zitzaion arren, goranzko bidea egin nahi du aurrerantzean. Datorren igandean, ekainak 28, ligako partaideek Zumaian jokatuko dituzte hirugarren jardunaldiari dagozkion estropadak. Jardunaldia 12:45ean hasiko da.