(Argazkia: Hernaniko Kronika)
Klubeko arraunlariak udaletxeko balkoian egon dira, jaiei hasiera ematen. (Argazkia: Hernaniko Kronika)

Hernaniko udaletxean egon dira Hernaniko Arraun Elkarteko eta Kantuz abesbatzako kideak, gaur eguerdian, sanjuanei hasiera emateko. Herriko bandera eta ikurriña igo dituzte bi elkarteetako kideek, eta txupinak botatzeaz ere arduratu dira, plaza jendez lepo zegoen bitartean.

Arraun elkartetik, arraunlari jubenil eta seniorretako batzuk izan dute bertan egoteko ohorea. Jaiak igaro ostean, datorren larunbat gauerdian, berriro ere banderak jaistearen ardura izango dute arraunlariek eta abeslariek.

Argazki bilduma bat osatu dugu.