image

Hernaniko Arraun Elkartea eta Kantuz abesbatza arduratuko dira 2015eko Hernaniko San Juan jaiei hasiera eta bukaera emateaz. Arraun elkarteak 50 urte bete ditu, eta abesbatzak, berriz, 25. Hala, jaietako omenduak izango dira eta udaletxeko balkoian egongo dira bi taldeetako kideak, gaur eguerdian eta larunbat gauerdian.

Zehazki, gaur 12:00etan botako dute arraunlariek eta abeslariek jaiei hasiera emango dien txupina!

Goiko irudian ikus daitekeen moduan irudikatu du Axpi marrazkilari hermaniarrak bi taldeen arteko jaia, gaurko Hernaniko Kronika berezian.

Ainhitze Kalonje arraunlaria elkarrizketatu dute jaien inguruan.