Bosgarren estropada jarraian irabazi dute hernaniarrek; oraingoan, Tolosan.

Mutil kadeteak, Tolosan
Mutil kadeteen batela, Tolosako estropadan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/Hernaniko Arraun Elkartea)

Udaberriko Batel Ligako bandera hatz puntekin ukitzen ari dira Hernaniko mutil kadeteak. Guztira sei jardunaldik osatuko dute liga, eta momentuz jokatutako bost jardunaldietan euren kategoriako irabazleak izan dira hernaniarrak. Tolosan jokatu dituzte gaur goizean bosgarren jardunaldiari zegozkien estropadak hainbat ontzik, eta mutil kadeteak lehenak izan dira 5 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Zarautz A geratu da bigarren postuan, eta San Pedro hirugarren, 17 eta 23 segundotara, hurrenez hurren. Hemen emaitzak guztiak

Datorren astean Zumaian jokatuko dute ligako azken jardunaldia, larunbatean, 12:00etan. Guztia ondo bidean, bertan jasoko dute mutil kadeteek liga irabazteagatik dagokien bandera.