Guztira hamar jardunaldi izango ditu lehiak eta bederatzi traineru arituko dira nor baino nor; Pasai Donibanen eta Zarautzen jokatuko dituzte lehen estropadak.

(Argazkia: Josu. Z)
Emakumeen Mutrikuko I. Bandera; Donostia, Hernani eta Oiartzungo traineruak, irteera emateko prest. (Argazkia: Josu. Z)

Emakumezkoen Gipuzkoako VI. Traineru Liga iristear da, datorren asteburuan hasiko baita, ekainaren 20an eta 21ean. Pasai Donibanen izango da lehen jardunaldia, larunbatean, 17:30ean, eta bigarren jardunaldia Zarautzen izango da, igandean, 11:30ean. Hernani-Iparragirre sagardotegiak lehen aldiz parte hartuko du ligan, Maialen traineruarekin, eta euren maila erakusteko gogoz daude jada arraunlariak. Pasaian Iberdrola Bandera egongo da jokoan, eta gizonezko traineruek ere parte hartuko dute. Zarautzen, berriz, gizonezkoen KAE-1 Ligako 2. jardunaldiarekin bat egingo dute emakumeen estropadek. Gainera, ETBk Zarauzko estropaden emanaldi berezia eskainiko du.

Inoiz baino talde gehiagok parte hartuko dute aurtengo ligan, bederatzik guztira. Hibaika, Orio, San Juan, Zarautz-Getaria eta Zumaia aurreko urteetan aritutakoak dira; baina Hernanirekin batera, beste hiru ontzi berri izango dira 2015eko lehian: Donostiarra-Arraun Lagunak, Oiartzungo Itsaslapurrak eta Colindres. Azken talde hori Kantabriakoa den arren, gonbidatu gisa arituko da ligan.

Hamar jardunaldi

Guztira hamar jardunaldik osatuko dute 2015eko Gipuzkoako Traineru LigaPasai Donibane, Zarautz, Zumaia, Pasaia San Pedro, Donostia, Orio, Zumaia, Getaria, Ondarroa eta Colindres.