Berriro ere mutil kadeteak txapeldunak izan dira Udaberriko Batel Ligan. Bigarren jardunaldiko estropadak Errenteria-Oreretan jokatu zituzten, joan den larunbatean, eta Hernaniko mutil kadeteek 6 minutu eta 40 segundoko denbora egin zuten, Illunbe eta San Pedroren aurretik. Maila bereko B ontzia zortzigarrena izan zen; eta haur eta kadete mailako neskak bosgarren postuan geratu ziren. Hona hemen emaitza guztiak.

Trintxerpek antolatu du Udaberriko Batel Ligako 3. jardunaldia. Pasaian izango dira estropadak, datorren larunbatean, 11:00etan.