Udaberriko Batel Ligako bigarren jardunaldian izango dira Hernaniko arraunlariak.

Mutil kadeteak. (Argazkia: Oier Mikeo)
Mutil kadeteak. (Argazkia: Oier Mikeo)

Pozik daude Hernaniko mutil kadeteak. Izan ere, joan den asteburuan abiatu zuten Udaberriko Batel Liga, Pasaian, eta txapeldunak izan ziren. Trintxerpe eta Zarautz atzean utzi zituzten, 6 minutu eta 46 segundoko estropada eginez. Beraz, asteburu honetan ere, garaipenaren bila irtengo dira. Maila berean, Hernani B, hamargarren postuan geratu zen (7:22:26). Neskek, berriz, batel bakarra uretaratu zuten, haur eta kadete mailetako arraunlariekin, eta bosgarren postuan geratu ziren (5:28:29). Hona hemen emaitza guztiak.

Datorren larunbatean, 15:00etan, Errenteria-Oreretan jokatuko dute ligako bigarren jardunaldia.