Haur eta kadete mailetako arraunlariek estropadak izango dituzte bihar, Pasaian. 

NEska kadeteak, Gipuzkoako Batel Txapelketa
Neska kadeteak, Gipuzkoako Batel Txapelketan. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/Hernaniko Arraun Elkartea)

Iaz bezalaxe, aurten ere Udaberriko Batel Liga antolatu du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Haur eta kadete mailei zuzendutako liga da, eta bertan parte hartuko dute Hernaniko arraunlariek. Guztira, sei jardunaldik osatuko dute liga: Pasaia San Pedro (maiatzak 23), Errenteria-Orereta (maiatzak 30), Trintxerpe (ekainak 6), Hernani (ekainak 13), Tolosa (ekainak 20) eta Zumaia (ekainak 27). Hala, bihar jokatuko dituzte lehen lehiak, 11:00etan, Pasaian. Hernaniko lau batel arituko dira bertan.

Bestetik, mutil jubenilek agurtu dute jada Gipuzkoako Trainerilla Liga.