Larunbatean 15:00etan hasiko da jardunaldia; eta igandean, 11:00etan.

image
Mutil jubenilak, joan den asteburuan Getarian jokatutako estropadetako batean. (Argazkia: Klausser)

Trainerillarekin alde batera eta bestera jarraitzen dute Hernaniko mutil jubenilek. Gipuzkoako ligaren barnean, beste bi jardunaldi jokatuko dituzte datorren asteburuan. Orion izango dute estropada larunbatean, 15:00etan. Hurrengo egunean, berriz, Hondarribiara joango dira, 11:00etan arraunean hasteko.