Neska jubenil-seniorrek traineru denboraldiaren prestakuntzari ekin diote; mutil jubenilak trainerillarekin dabiltza; eta gainontzeko taldeek batelekin jarraituko dute. 

Trainerilla, mutil jubenilak
Mutil jubenilak, Martutenen, joan den asteko estropada hasi aurretik. (Argazkia: Aitor Galdos/Hernaniko Arraun Elkartea)

Behin Gipuzkoako Batel Liga bukatuta eta txapelketak jokatuta, klubeko talde bakoitzak bere bideari ekin dio. Beheko mailetako arraunlariek atsedenaldi txiki bat izan dute, eta ondoren, denboraldia bukatu artean geratzen zaizkien batel estropadetarako prestatuko dira. Mutil jubenilak, berriz, trainerillarekin dabiltza buru-belarri. Joan den astean hasi zuten Gipuzkoako Trainerilla Liga, Loiolan, eta bederatzigarren postuan geratu ziren. Datorren asteburuan, berriz, Pasaian izango dituzte ligako hurrengo jardunaldiak. Larunbatean, 17:30ean; eta igandean, 11:00etan.

Neska jubenil-seniorrei dagokienean, traineruko prestakuntzari ekin diote. Hala, lehiak iritsi artean, Pasaiako uretan ibiliko dira Maialen traineruarekin atzera eta aurrera, udako hilabeteetara ahalik eta mailarik onenean iristeko asmoz. Pozik itzuli dira gainera neska jubenilak Galiziatik, bertan jokatutako Espainiako Batel Txapelketan parte hartu ostean. Finalerako txartela lortu zuten, eta bosgarren postuan sartu ziren.

Animo eta zorte on guztiei!