Neska jubenilak, Moaña
Neska jubenilak, gaur goizean, entrenatzeko prest. (Argazkia: Juanjo Etxarte)

Espainiako LXXII. Batel Txapelketan dira Hernaniko neska jubenilak, Galiziako Moaña herrian. Gaur arratsaldean bertan jokatu dute sailkatze estropada, 17:00etan, eta finalerako sailkatu dira! Bihar goizean jokatuko dute finalari dagokion estropada. Internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, Meirako Samertolameu arraun elkartearen webgunearen bidez. Igandeko jardunaldia 9:45ean hasiko da; kontsolazio txandak lehenengo, eta ondoren, finalak.