Neska jubenilak hirugarrenak izan dira Euskadiko Batel Txapelketan, mutil kadeteak bosgarrenak eta neska seniorrak seigarrenak.

Legutio 2015
Neska jubenilen podiuma. (Argazkia: Ainhitze Kalonje)

Euskadiko Batel Txapelketa jokatu dute Hernaniko arraunlariek asteburuan; eta pozik daude arduradunak eta kirolariak lortutako emaitzekin. Neska jubenilek lortu dute postu onena, podiumean sartu baitira, hirugarren postuan; mutil kadeteak bosgarrenak izan dira (kontsolazio txanda irabazita), eta neska seniorrak seigarrenak (kontsolazio txandan bigarren geratuta).

Euskadiko Batel Txapelketa, emaitzakHala aipatu du estropaden ostean Ainhitze Kalonje entrenatzaile eta arraunlariak: “Oso pozik gaude egindako lanarekin. Maila ona erakutsi dugu kategoria gehienetan. Neska jubeniletan postu hobea lortzearekin amesten genuen, baina ezin izan dugu azkenean. Mutil kadeteetan, oso estu zegoen lehia, eta finalean sartzeko aukerarik izan ez dugun arren, erakutsi dugu irabazteko gai garela”. Lehorretik jarraitu behar izan ditu estropadak Kalonjek, klubeko medikuak hala aginduta, baina laster izango da berriro ere tostartean.

Bost batelekin joan zen larunbatean Hernani Legutiora, eta aurretik aipatutako hiruek lortu zuten igandeko final eta kontsolazio txandetarako sailkatzea. Neska kadeteak eta mutil infantilak izan ziren iganderako sailkatu ez zirenak. Oraindik ere izango dira estropada gehiago!