image
(Argazkia: Xabier Gurrutxaga / Hernaniko Arraun Elkartea)

Gipuzkoako Batel Txapelketan parte hartuko du Hernaniko Arraun Elkarteak, asteburu honetan. Pasaian izango dira txapelketako estropadak, aurreko urteetan bezala, eta zazpi batel uretaratuko ditu klubak: Haur mailako neskak eta mutilak, kadete neskak eta mutilak, jubenil neskak eta mutilak, eta neska seniorrak.

Bihar, larunbata, 11:00tan hasiko dira estropadak, eta igandean, berriz, 12:00etan. Larunbateko emaitzen arabera, igandean finalak eta kontsolazio txandak jokatuko dituzte arraunlariek. Neska jubenilek zuzenean finala jokatuko dute igandean, Getaria, Tolosa eta Oriorekin batera.