Hirugarren eta bigarren postuan bukatu dute bi taldeek, hurrenez hurren

Neska seniorrak
Neska seniorrak, sari banaketan. (Argazkia: Josu. Z)

Bukatu da Gipuzkoako Batel Liga. Getarian jokatu zituzten arraunlariek ligako azken estropadak larunbatean, eta Hernaniko bi taldek lortu dute podiuma egitea: Neska jubenilek eta neska seniorrek. Hirugarren postuan geratu dira jubenilak (18 puntu), Orio (36 puntu) eta Tolosaren atzetik (20 puntu); seniorrak, berriz, bigarrenak izan dira, 25 punturekin, San Juanen atzetik (34 puntu) eta Hibaikaren aurretik (21 puntu). Guztira, zortzi jardunaldi izan ditu ligak, eguraldia tarteko hainbat estropada bertan behera utzi behar izan baititu federazioak: Pasai Donibane, Pasai Donibane, Orio, Loiola, Pasai Donibane, Orio, Zumaia eta Getaria (hemen emaitzak).

Txapelketen txanda

Liga bukatu bada ere, orain txapelketen txanda izango da. Aste Santua dela eta, datorren asteburuan atsedenaldia izango dute arraunlariek, baina apirilaren 11ko asteburuan, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko dute, Pasaian; eta apirilaren 18ko asteburuan, berriz, Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute, Legution.

Neska Jubenilak
Neska jubenilek hirugarren postuan bukatu dute liga. (Argazkia: Josu. Z)