Zumaia 2015.03.21
Hernaniko bateletako bat, Zumaiako estropadetan (Argazkia: Josu. Z)

Getarian jokatuko dute Hernaniko arraunlariek Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia, datorren asteburuan. Estropadak larunbatean izango dira, 10:30ean, eta ligako sailkapen orokorreko postuak jokoan izango dituzte. Behin estropadak bukatuta, sari banaketa egingo dute federazioko arduradunek.

Joan den asteburuan, ligako bi jardunaldi jokatzekoak ziren, baina igandean Mutrikurako antolatuta zeudenak bertan behera utzi zituzten, olatuen iragarpenak zirela eta. Edonola, larunbatean Zumaian izan ziren hernaniarrak, eta federazioaren webgunean ikus daitezke sailkapen guztiak.