Neska infantilak, Orioko estropadan. (Argazkia: Josu. Z)
Neska infantilak, Orioko estropadan. (Argazkia: Josu. Z)

Tartean jai egun bat izan arren, aste honetan ere ez diote entrenatzeari utziko Hernaniko arraunlariek. Izan ere, asteburuan bi jardunaldi jokatu beharko dituzte, Gipuzkoako Batel Ligaren barnean. Larunbat arratsaldean Zumaian izango dira estropadak, 16:00etan; igandean, berriz, Mutrikura bidaiatuko dute hernaniarrek, 10:00etan arraunean hasteko.

Federazioaren webgunean ikus daitezke joan den astean Orion jokatutako jardunaldiaren emaitzak.