Neska kadeteak, Loiolan
Neska kadeteak, Loiolako estropada hasi aurretik. (Argazkia: Klausser/Picasa)

Joan den asteburuan berriro ere Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi jokatu zituzten Hernaniko arraunlariek. Aurtengo denboraldian lehen aldiz eguzkipean aritu ziren arraunean klubeko kideak, eta hemen ikus daitezke Loiolako eta Pasaiako emaitzak. Loiolan, esaterako batel bat baino gehiago oso ongi aritu ziren, eta mutil kadeteek eta neska jubenilek bigarren postuak lortu zituzten.

Datorren asteburuan, igandean izango da ligako jardunaldia. Orion izango dira estropadak, 10:00etan.