Datorren asteburuan, Loiolan eta berriro ere Pasaian arituko dira klubeko arraunlariak.

Klubeko bateletako bat, Pasaiako jardunaldian. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / Hernaniko Arraun Elkartea)
Klubeko bateletako bat, Pasaiako jardunaldian. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga / Hernaniko Arraun Elkartea)

Gipuzkoako Batel Liga erritmoa hartzen ari da, lehenengo jardunaldietako asko bertan behera geratu ostean eguraldia zela eta. Joan den asteburuan, Pasaian eta Orion lehiatu ziren hainbat ontzi, tartean, hernaniarrak (hemen Pasaiako eta Orioko sailkapen guztiak). Datorren asteburuan, berriro ere ligako bi jardunaldi egongo dira jokoan; larunbatean, 15:30ean, Loiolan izango dira estropadak, Donostia Arraun Lagunakek antolatuta; igandean, 10:30ean, berriz, Pasaian izango dira lehiak, galdutako jardunaldi horietako bat errekuperatzeko.