Klubeko zortzi ontzik parte hartu dute Pasaiako estropadetan.

Batelak, Pasaia
Klubeko arraunlariak eta arduradunak, jardunaldia hasi aurretik. (Argazkia: Patxi Artola)

Hasi da azkenean Gipuzkoako Batel Liga. Eguraldia portatu da gaurkoan, eta ez du euririk egin Pasaiako jardunaldiak iraun duen bitartean. Hernanik zortzi batel uretaratu ditu, hainbat bajari aurre eginez, eta lan txukuna egin dute arraunlariek.

Haur mailako neskak kanporatu egin dituzte, ziabogan huts egin dutelako. Gainontzean, neska kadeteak bosgarren postuan geratu dira; jubenilak hirugarrenak izan dira; eta seniorrak bigarrenak. Haur mailako mutilak, berriz, zortzigarrenak izan dira; kadeteak laugarrenak; eta jubenilak, bederatzigarrenak eta hamalaugarrenak. Hona hemen sailkapen guztiak.

Datorren asteburuan jardunaldi bikoitza egongo da jokoan; larunbatean Pasaian, eta igandean Orion.