Oriaren jaitsiera
Maialen trainerua, Oriaren jatsieraren bukeran. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga/ Hernaniko Arraun Elkartea)

 

Egin du jada denboraldiko eta bere historiako lehen estropada Maialen traineruak. Oriaren Traineru Jaitsieran parte hartu du Hernani-Iparragirre Sagardotegia taldeak, bere lehen erronka gaindituz: 4.000 metroko estropada bat. Lan txukuna egin du berdez jantzitako kuadrillak, eta seigarren postua lortu du bere kategorian, 17 minutu eta 39 segundoko denborarekin.

Hernanik bigarren traineru bat ere uretaratu du gaurko lehian, Hernani-Betulo izenarekin. Donostiarrak utzitako traineru zurian, Hernaniko arraunlariak (neskak eta mutilak) eta Badalonakoak aritu dira arraunean.

Eguraldia ez da lagun izan gaurkoan gainera, eta euriari, kazkabarrari eta haizeari aurre egin behar izan diote Hernaniko arraunlariek.

image

Estropadaren berri eman du Hernaniko Kronikak, eskerrik asko!