Traineruaren aurkezpena
Iparragirre sagardotegian bildu dira taldekideak. (Argazkia: Xabier Gurrutxaga)

 

Hernaniko Arraun Elkarteak emakumeen traineruaren aurkezpena egin du gaur eguerdian, Iparragirre sagardotegian. Bertan izan dira traineruko arraunlari, patroi eta arduradunak, senide, lagun eta komunikabideekin batera. Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarraren omenez, ‘Maialen’ izango da ontziaren izena. Hala, Lujanbio berak hiru bertso eskaini dizkio taldeari.

Giro ederrean bildu dira kide guztiak sagardotegian, eta Lujanbiok bota duen moduan, banderak lortu edo ez, bidean goza dezatela, harro egongo da kluba lortzen dutenaz eta.

Hernaniko hamahiru kidek eta Tolosako klubetik etorritako beste zortzik osatzen dute taldea. Gehienak jubenilak dira, eta gaztetasun horrek lagunduta, ilusioa nagusi da klubean.

Lehiarako beharrezko guztia prest dago jada. Datorren otsailaren 21ean izango da uretan lehen aldiz Maialen, Oriako jaitsieran.

Albistearen berri eman dute:

Hernaniko Kronika

Diario Vasco

Noticias de Gipuzkoa

Cadena Ser