Gabonetako saskia 2015
Paki Lizeagak Iñaki Alberdiren eskutatik jaso zuen bere saria. (Argazkia: Hernaniko Arraun Elkartea)

Paki Lizeagak irabazi du Hernaniko Arraun Elkarteak zozketatu duen Gabonetako saskia. Bertako produktuez osatutako sari ederra jaso du sarituak; abenduaren 22ko Eguberrietako Loteriaren azken lau zifrekin bat egin baitzuen Paki Lizeagak erositako errifak. On egin Paki!